Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera zenbait lokal eta dendatan egin zituzten pintaketak. Ertzaintzaren patruila bat ikustean, ihes egin dute hiru lagunek, eta haietako bat harrapatu eta identifikatu dute, 11:30ak aldera.
Jakinarazi dutenez, ertzainek hainbat kale eta lokaletan ikusi dituzte pintaketak, eta zaborrontzi batean esprai bat eta eskularru bat topatu dituzte, ustez pintaketa horiek egiteko erabiliak izan direnak.