Pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira gaur arratsaldean Gasteizen, Gamarra aldean izandako errepide istripuan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Ordubi eta erdiak aldera izan da ezbeharra, N-1ean, bi kamioik eta auto batek elkar jotzean.
Istripuaren ostean kamioi batek su hartu du. Herrizaingo Sailak dio hildakoa kamioi batean zihoan kide bat dela —ez du bestelako zehaztasunik eman—.
Garabiekin ari dira kamioiak erretiratzen eta, beraz, trafikoan eragozpenak daude, bi noranzkoetan.