Patxi Gomez Laguntza Justuagoak plataformako bozeramaileak aitortu du Espainiako enplegu zerbitzua eta Gizarte Segurantza ikertzen ari zaizkiola, langabeziaren dirua era bidegabean jaso duelakoan.
Gara egunkariak argitaratu zuenez, hainbat aldiz ohartarazpenak egin dizkiote Arabako Aldizkari Ofizialaren bidez Gomezi, hark administratutako enpresa batek Gizarte Segurantzari ez ordaintzeagatik. Gomezek onartu du ohartarazpen ugari egin dizkiotela eta zorren ordainketa negoziatzen ari dela Gizarte Segurantzarekin eta INEMekin.
Alabaina, gaineratu du bizitzan egin duen gauza bakarra "modu zintzoan eta gogorrean lan egitea" izan dela, "inori iruzur egiteko asmorik gabe".