Laketontzi batean zihoan 48 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Zumaiatik hiru itsas-milietara
Zumaiatik (Gipuzkoa) hiru itsas-milietara 48 urteko gizonezko bat erreskatatu du Gurutze Gorriak. Dirudienez, Neverland izeneko zazpi metroko itsasontzian irten da, eta oraindik zer zen argitzeke dagoen zerbait jo du. Kolpearen ondorioz zulo bat egin zaio. Laketontzia segituan hondoratu da eta gizona batel txiki baten gainean aurkitu dute.
12.15 inguruan Sos Deiakera larrialdiaz informatzen zuen dei bat egon da.Honen arabera, motordun laketonzi bat hondoratzen ari zen Zumaiako kostatik hiru itsas-milietara. Gizonezkoa Bilboko Erreskate Koordinakundeko itsasontzi batek erreskatatu du eta Getariaraino eraman dute. Hipotermia txiki batekin zapaldu du lurra nabigatzaile zumaiarrak baina bere osasuna egoera onean mantendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu