Lamarca: "Inportantea da euskara plazaratzea, eta horretarako Korrika tresna ezin hobea da"

EAEko arartekoa Korrikaren hasieran izan da, eta babesa adierazi dio ekimenari. Harekin izan da BERRIA: "Nire zeregina da giza eskubideak defendatzea".  

2013ko martxoaren 14a
06:56
Entzun

Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izan da Iñigo Lamarca Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa, Korrikaren 18. edizioaren hasieran. Euskararen aldeko ekimenari babesa azaldu dio, "herritar gisara eta batez ere ararteko gisa".

Nabarmendu duenez, bere betebeharra da, arartekoa den aldetik, giza eskubideak defendatzea, "eta honek lotura zuzena dauka euskal hiztunen eskubideekin". Azaldu du euskara "egoera gutxitu batean"  dagoela eta euskaldunen eskubideak sarri ez direla bermatzen: "Bi hizkuntza dira ofizialak, baina euskal hiztunen eskubideak ez daude behar bezala babestuta. Inportantea da euskara plazaratzea, eta horretarako Korrika tresna ezin hobea da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.