Ingurumen eraginaren txostenak eta horrelakoak egiteko orduan herritarrek parte hartzeko aukera izan behar dutela adierazi du EAEko arartekoak, Iñigo Lamarcak. Hori bermatzeko legeak egitea proposatu die Eusko Jaurlaritzari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei. Ingurumenean eragina duten proiektuei baimena emateko prozesuetan parte izateko eskubidea dute herritarrek, arartekoaren iritzian.
Zer esan handia ematen duten proiektuen kasuan nola jardun aholkatu die Lamarcak udalei: eskatu die eztabaidak sustatzeko eta interesa dutenei txostenetan parte izateko aukera emateko.
Lamarcak dio ingurumenaz erabakitzean zer esan badutela herritarrek
Eztabaida handia sortuz gero gaiari buruzko eztabaidak egiteko eta herritarrei parte izatea errazteko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu