Osasuna

Lan baldintzak mantentzeko exijitu dute DYAko eta Gurutze Gorriko langileek

Eusko Jaurlaritzak larrialdietako garraiorako onartu zuen adjudikazioaren ostean, "babesgabe" daudela salatu dute. Larrialdiko osasun zerbitzuko beharginen lanpostuak eta lan baldintzak mantentzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 16a
15:32
Entzun

Bizkaiko DYA eta Gurutze Gorriko langileen ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean, ELAren Bilboko egoitzan. Espainiako Ambuiberica enpresak eskuratu zuen larrialdiko osasun zerbitzuaren zati handiena, Bizkaikoa. Lehiaketan prezio merkeagoekin aurkeztu zen Ambuiberica, eta haren eskaintza zerbitzuaren gastua baino merkeagoa zela ohartarazi dute zerbitzua eskaintzen zuten talde biek; hori dela eta, kalitatea kaskartuko duten beldur dira. Beharginen lan baldintzak okerrera egingo duten beldur dira sindikatuak. "Azpitik egin duten eskaintzaz gain, lan errefoma eta hitzarmen kolektiboa ere badaude, eta enpresak gure egungo lan baldintzak ez mantentzea da gure beldurretako bat".

Komunikazio ofiziala argitaratu ostean (2012ko azaroaren 30ean), DYAk zein Gurutze Gorriak helegiteak jarri zizkioten erabakiari; lehiaketa behingoz argitu dezan eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Administrazioaren jarrera ere salatu dute, eta langileek egun duten egoeraren erruduna dela esan dute. "Administrazioari exijitzen diogu, beraz, behin betiko adjudikazioaren zerbitzuaren kalitatea eta langileen lan baldintzak kontuan izan ditzan, hori egin ezean ezingo baita eskaini herritarrek merezi eta eskatzen duten kalitatezko zerbitzua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.