Lan munduaren euskalduntzeak herritarron eguneroko bizitzan duen eragina nabarmendu nahi izan dute gaur Bilbon, eta horretarako euskara ikastera eta euskaltegietan izena ematera deitu dute Erkide Kooperatiben Federazioak, ELA, LAB, eta EILAS sindikatuek, Ahize-AEK, Ekilore, Emun eta Artez hizkuntz aholkularitza enpresek.
Lan mundura heltzen diren langileen eta enpresarien lana euskaraz garatzeko gaitasuna bultzatu nahi dute, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko bidean urratsak egiteko.