Mobilizazio sorta bat hasi zuten atzo Bizkaibuseko langileek, enpresak egingo dituen lan murrizketei bestelako irtenbide bat emateko. Beharginek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzako atarian egin zuten protesta; autobus zerbitzu batzuen maiztasuna aldatuko duela iragarri du aldundiak, eta langileek uste dute erabaki horrek zazpi langile kaleratzea ekarriko duela.
Oscar Bajo Bizkaibuseko langile batzordeko eledunak azaldu duenez, ordutegiak aldatzeak zerbitzu gutxiago ematea eragingo du, eta horrek, ordu gutxiago lan egitea. Asteazkenero egingo dituzte mobilizazioak, eta ez dute baztertu protestak gogortzea aldundiak ez badu irtenbiderik ematen.
Lan murrizketei irtenbide bat bilatzeko eskatu dute Bizkaibuseko langileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu