Landabururen ustezko erasotzaileak, zigortuta
MADRIL. Oskarbi Jauregi eta Patxi Xabier Makazagari 23na urteko kartzela zigorra jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, atzo jakinarazitako epaiaren bidez. Gorka Lanbaburu kazetariari 2001. urtean ETAren bonba-liburu bat bidaltzea leporatuta epaitu zituzten bi akusatuak duela bi aste. Atentatuan zauritu egin zen Landaburu, eta hatz batzuk eta begi bat galdu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu