Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Lander Etxeberria. ETAri laguntzea egotzita epaitu zuten joan zen astean, Aitor Esnaolarekin batera, baina auzitegiak ebatzi du ez dagoela esaterik Etxeberriak erakunde armatuari lagundu ziola.
Esnaolari, berriz, hamazazpi urteko zigorra jarri dio auzitegi horrek. "Talde terroristako kide" izatea egotzita, zortzi urteko zigorra, eta bederatzikoa armak eta lehergailuak edukitzeagatik. Espetxetik irteten denetik aurrera, sei urteko inhabilitazioa ere jarri dio auzitegiak Esnaolari, eta epaiketaren gastuen erdiak ordaindu beharko ditu.
2011n atxilotu zituen bi horiek Guardia Zibilak, Igor Esnaolarekin batera. Inkomunikatuta eduki zituzten, eta hirurek tortura gogorrak jasan zituztela salatu zuten.