Askatasunak salatu egin du Frantziako Justiziaren jarrera, ez baitiote Etxeberria non dagoen esaten.
Lander Etxeberriaren familia mugara bidean da.
Euskal Presoak
Lander Etxeberria kartzelaz aldatu dute "segurtasun arrazoiengatik"
Askatasunak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean dozena bat funtzionario Lander Etxeberriaren ziegara joan eta kanpora atera dute, gero, Provence-alpes- Cope D'Azureko lehendakari ordeari prefetak esan dionez, "segurtasun arrazoiengatik" beste espetxe batera eramateko. Izan ere, Lander Etxeberria bihar konporatuko dute Frantziatik, bere zigorra beteta. Berria Ramuntxo Naveiro presoak eman dio familiari, Etxeberria zegoen espetxe berean dago hura preso, Draguignanen. Villabonako presoa gose greban dago duela 28 egunetik, bera Espainiako Justiziaren esku ez uzteko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu