Landetan topatutako armak ETArenak direla ezin duela frogatu dio Poliziak

2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Herenegun Capbretongo (Landak, Frantzia) etxe bateko pareta baten atzean aurkitutako 100 armak ETArenak direla uste du Frantziako Poliziak, baina hala direnik ezin duela frogatu aitortu zuen atzo. Ezkutalekua Euskal Herritik gertu topatu dutenez, 80 subfusilak eta 20 pistolak ETArenak izan daitezkeela pentsatu dute, baina ez daukate horri eusteko «froga ukigairik». Ezkutalekua zaharra delakoan dago Polizia, «duela dozenaka urte erabilitakoa». «Ustekabean» topatu zituzten armak. Etxea hutsik zegoen urteetan, eta jabeak konponketa lan batzuk egiteko horma bat bota zuenean topatu zituen armak. Etxe hori nork erabili zuen ikertzen ari da Polizia, berri agentziak zabaldu dutenez. Iturri horien arabera, topatutako armen alboan 1975. urteko egunkariak ere topatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.