Goizeko 8:30ean lau autok elkar jo dute Amurrioko (Araba) bariantean. Istripuan 44 urteko Urduñako bizilagun bat hil da.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Etxeguren Zerbitzuak enpresako langilea zen JC.D.B. eta lantegi batera zihoan mantenimendu lanak egitera. Beraz, in itinere-ko lan istripua izan dela iritzi dio.
Hori dela eta, ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar Amurrioko plazan lan istripu hori salatzeko.
Istripua
Laneko bidaian zihoan Amurrion hil den Urduñako bizilaguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu