Ekonomia

Langabeen kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian

Nafarroan izan du langabeziak jaitsierarik handiena, %4,09koa. Bizkaian, berriz, berdin mantendu da langabeen kopurua.

2008ko apirilaren 2a
15:26
Entzun
Otsail amaieran baino 1.737 langabe gutxiago zeuden martxo amaieran Hego Euskal Herrian, INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera.

Probintzia guztietan beheranzko joera izan du, Bizkaian salbu, ia berdin mantendu baitalangabeen kopurua. Nafarroa da, aldiz, jaitsiera handiena izan duena. Honakoak dira datu zehatzak:

Araba: martxoan otsailean baino 171 langabe gutxiago (-%1,45).

Bizkaia: martxoan otsailean baino langabe bat gutxiago (%0,00ko aldaketa).

Gipuzkoa: martxoan otsailean baino 559 langabe gutxiago (-%2,19).

Nafarroa: martxoano tsailean baino 1.006 langabe gutxiago (-%4,09).

Alderaketa iazko martxoarekin eginez gero langabezia igo egin da Hego Euskal Herrian, Nafarroan %9,14, Gipuzkoan %5,49, Bizkaian %2,27 eta Araban %0,97.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.