Ekonomia

Langabezia %8,62koa da Hego Euskal Herrian

Espainiako Biztanle Aktiboen inkestak agerian utzi duenez, langabezia tasa %8,62koa zen iazko azken hiru hilabetean Hego Euskal Herrian. Urtebeteko epean langabetuen kopurua igo egin da; hau da, 2003aren amaieran ia lau mila langabetu gehiago zeuden Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2002 bukaeran baino. Era berean, ordea, lana daukatenen kopurua ere igo egin da: 19.000 lagun gehiago zeuden enplegatuta 2003 amaieran 2002 bukaeran baino.

2004ko urtarrilaren 28a
15:49
Entzun
Espainiako Biztanle Aktiboen Inkestaren arabera, langabeziaren hazkuntza tasa %3,81eko izan da urtebetean.

Enplegua daukatanei dagokienez, 2002 bukaeran 1.133.500 lagun zebiltzan diru truke arautuko beharretan, eta 2003 amaieran, berriz, 1.153.100; funtsean, 19.600 pertsona gehiago. Enpleguaren hazkuntza tasa %1,71koa izan da epe horretna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.