Langabezia

Langabezia iaz %0,09 baino ez zen jaitsi Hego Euskal Herrian

Araban eta Nafarroan behera egin zuen, eta Gipuzkoan eta Bizkaian gora. Lau herrialdeetan 2006 bukaeran 84.900 lagun zeuden INEMeko bulegoetan izena emanda.

2007ko urtarrilaren 26a
17:56
Entzun
INEMek gaur eman dituen datuen arabera, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2006an langabezia 0,09 besterik ez zen jaitsi: 2005eko %6,30etik %6,21era, hain zuzen.

Araban eta Nafarroan jaitsi egin zen 2006an: Araban 2005ean langabezia %6,42koa zen eta iaz %5,48koa; Nafarroan 2005ean %5,95ekoa zen eta iaz %4,58koa.

Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, igo egin da: Gipuzkoan 2005ean %5,33koa zen eta iaz %5,96koa; Bizkaian 2005ean %7,05ekoa zen eta iaz %7,46koa.

2006 bukaeran Hego Euskal Herrian INEMeko bulegoetan 84.900 lagunek zuten izena emanda: Araban 8.600ek, Bizkaian 42.000k, Gipuzkoan 20.500ek eta Nafarroan 13.800ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.