pse-ee

Langabeziari aurre egiteko "ahalegin guztiak" egingo ditu PSEk, Mendiaren arabera

Alderdiko idazkari nagusi izateko hautagaia Bilbon izan da.

Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO, EFE
2014ko irailaren 3a
10:13
Entzun

PSE-EEko idazkaritza nagusirako dituen asmoen berri eman die Mendiak alderdikideei. Langabeziari aurre egitea lehentasunezkotzat jo du, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretan duen "paralisia" kritikatu du. Gogorarazi du familia askok ez dutela diru sarrerarik eta zailtasunak dituztela hil amaierara iristeko.

Mendiaren arabera, PSEk "erronka garrantzitsu bat" du aurretik, eta kargurako bere burua aurkezteko erabakia "pertsonala" izan dela berretsi du. 

Idazkari nagusi izateko hautagaitzaren inguruan, oraindik ez daki zenbat berme eskuratu dituen hautagai ofiziala izateko —bostehun alderdikideren babesa behar du—. Ostiralean emango du kopuru horren berri, egun horretan bukatzen baita bermeak aurkezteko epea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.