Langabeziari aurre egiteko, «itun handi bat» proposatuko du Goiak

Industria teknologikoa, merkataritza eta turismoa indartu behar direla dio EAJren Donostiako hautagaiak

Miren Azkarate eta Eneko Goia, Donostian, atzo. ANDONI CANELLADA / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Donostia «industria teknologikoaren hiriburu» eta «Kantauriko lider turistiko» bihurtunahi du Eneko Goiak, Gipuzkoako hiribururako EAJk proposatu duen hautagaiak. Sektore horiek indartuz egun Donostian den langabezia tasari aurre egiteko oinarriak finkatuko liratekeela uste du. Horretarako, «itun handi» bat proposatuko duela iragarri du. «Beharrezkoa da herritarren itun handi bat egitea, Donostian lanik ez duten 10.000 pertsona baino gehiagorentzat enplegua sortzeko. Horretarako, hiriko eragile ekonomiko nagusiak aktibatu behar ditugu: industria teknologiko eta zientifikoa, merkataritza, turismoa eta ostalaritza».

Zerrendako beste hautagai batzuekin batera eginiko agerraldi batean, bere programaren ardatzak azaldu ditu Goiak. Hala, Miramongo parke teknologikoa handitzearen alde azaldu da; auzoetako merkataritza lehenetsi eta ostalaritza modernizatu behar direla esan du eta, turismoa indartzeko asmoz, «AHTak Donostiara iristeak ekarriko lukeen iraultza aprobetxatu» behar dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.