Ezbeharra goizeko zortziak hogei gutxi inguruan gertatu da, Loiuko Aceros Olarra enpresan.Azpikontratatutako langileak behe-tentsioko elektrizitate-koadroa manipulatzen ari zela, elektrizitate deskarga jaso du, eta segituan hil da. Osalaneko teknikariak zer gertatu den ikertzen ari dira.
Era berean, gertatutako lan- istripua zer baldintzatan gertatu den jakiteko, neurri egokiak hartzeko, eta gertatutakoa salatzeko, Enpresa Batzordeko kideak batuta daude.
ELA sindikatuak hildakoaren senide eta lankideei dolu-minak eman dizkie prentsa ohar baten bidez, eta, halaber, salatu nahi izan du arazo berdinek eragiten dituztela behin eta berriz lan-istripuak.
Lan istripua
Langile bat elektrokutatuta hil da, Loiuko Aceros Olarra enpresan
Loiuko (Bizkaia) Aceros Olarra enpresan lan istripu larria gertatu da gaur goizean: azpikontratatutako 32 urteko langile bat hil egin da, behe-tentsioko elektrizitate-koadroa manipulatzen ari zela, elektrokutatuta. Enpresa Batzordeko kideak batuta daude ezbeharra zer baldintzatan gertatu den jakiteko, neurri egokiak hartzeko, eta gertatutakoa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu