Langilea AHTa eraikitzeko Bergaran (Gipuzkoa) egiten ari diren lanetan ari zen langilea 15:30ean istripua gertatu denean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, makina batek harrapatuta hil da gizona. Ez da AHTko lanetan hil den lehen langilea.
EH Bilduk eta Mugitu-k ezbeharra salatu dute. Mugitu-k salatu du “AHTko lanetan izaten diren lan baldintza kaskarren eta esplotazioaren” inguruan Eusko Jaurlaritzak “ez ikusiarena” egiten duela, eta ostiralerako manifestaziora deitu du.