LAn istripua
Langile bat hil da Bilbon, ohol bat gainera erorita
Bilboko Abandoibarrako eraikuntza lanetan 52 urteko gizonezko bat hil da lanean ari zela ohol bat gainera erori zaionean. Oholak buruan jo du langilean, eta anbulantziari deitu badiote ere, hantxe bertan hil da.
9:30ean izan da istripua, etxebizitza batzuen eraikuntza lanetan. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute CCOOk eta UGTk, bihar, 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu