Lan istripua

Langile bat hil da Donezteben, eraikuntzako lanean ari zela

Goizeko hamar eta laurdenak pasa zirela izan da istripua. 37 urteko gizonezkoa da hildakoa, Elgorriagakoa.

2008ko maiatzaren 27a
16:59
Entzun
Langile bat hil da gaur goizean Donezteben (Nafarroa), eraikuntzako obra batean beharrean ari zela, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 10:19an izan du istripua, hango ikastetxetik ehunen bat metrora, Leitzara (Nafarroa) bidean. Gizonezkoa da hildakoa -J.M.J.-, 37 urtekoa, Elgorriagakoa (Nafarroa).

Etxe berriak egiten ari diren tokian izan da ezbeharra. Dumperra gainera erori zaio langile hari. Medikuak eta suhiltzaileak ezbeharraren tokira joan dira, baina dagoeneko hilik zegoen. Izarra Construcciones enpresarentzat egiten zuen lan.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 40. behargina da gaurkoa.

Zauritu larri bat Azagran

Azagran (Nafarroa) ere izan da lan istripua gaur, eta behargin bat larri dago (JJ.M.D., 35 urte, gizonezkoa). 7:40an izan da ezbeharra, Conservas Manero lantokian. Erredurak izan ditu, gorputzeko %30ean.

Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.