Lan istripuak

Langile bat hil da, Gasteizen larunbatean izandako istripuaren ondorioz

Sucesores de Agirre S.A. enpresaren gainaldean garbiketa lanak egiten ari zela, zazpi metroko altueratik erori egin zen.

2007ko urtarrilaren 25a
15:39
Entzun
Osalan-ek gaur esan duenez, larunbatean Gasteizen lan istripua izan zuen S.D. langilea hil egin da gaur. Larunbatean zazpi metroko altueratik erori zen, Sucesores de Agirre S.A. enpresaren gainaldean garbiketa lanak egiten ari zela. Gainaldeko plaka bat puskatuta erori zen.

Santiago ospitalera eman zuten orduan eta gaur hil da. Osalanek oraindik ez du esan nongoa zen; atzerritarra zela esan du, besterik ez. Zein lantokitan lan egiten zuen ere ez daki Osalanek eta ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.