Lan istripua

Langile bat hil da Irunen, lantegiko teilatua konpontzen ari zela handik erorita

48 urteko langileak uralita garden zati bat zapaltzean, jausi da lurrera, hamar metroko garaieratik.

2009ko urtarrilaren 26a
16:41
Entzun
Gizonezko bat hil da gaur Irunen (Gipuzkoa), lantegiko teilatuan zulo bat konpontzen ari zela handik erorita, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Lan Segurtasunerako Agentziak, Osalanek, jakitera eman duenez.

48 urteko langileak (Ezequiel R.S.) uralita garden zati bat zapaltzean, jausi da lurrera, hamar metroko garaieratik. Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Irungo Katea auzoko (Ventas) industrialdeetako batean, Meatzari kaleko 4. zenbakian. Osalaneko dio laneko babesik ez zeukala soinean.

Zendutako langileak urte eta erdi zeraman Ian Wood iturgintza enpresan lanean.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den laugarren behargina da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.