Behargin bat hil da gaur eguerdian Laudion (Araba), Tubacex enpresan izandako ezbeharrean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, pieza handi bat gainera erori zaio langileari, eta lekuan bertan hil da. 24 urte zituen hildako langileak. Osalanek ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko.
CCOOk jakinarazi du behin-behineko kontratuarekin ari zela lanean hildako behargina, eta "erabat saihesgarria" zela istripua. Istripuaren berri izan ondoren, geratu egin dira Laudioko eta Amurrioko Tubacexen langileak. Langileek geldialdia egun osoko hasiko dute gaur 22:00etan. Bihar eguerdian protesta egingo dute.
LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Laudion, pieza handi bat gainera erorita
Tubacex enpresan izan da ezbeharra, eta 24 urte zituen hildako beharginak. Ikerketa hasi dute zer gertatu den argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu