Ezbeharraren abisua 16:44etan jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, eta anbulantzia medikalizatua iritsi denerako Lesaka bertako osasun zerbitzuetako kideek 51 urteko gizonezko iruindarraren heriotza egiaztatua zuten.
Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Sindikatuek, berriz, datozen orduetan salaketa protestetarako hitzorduak zehaztuko dituztela iragarri dute.
Lan istripua
Langile bat hil da Lesakan garabi batetik erorita
Lesakako (Nafarroa) Alkaiaga industria gunean gertatu da ezbeharra, Hidro-Rubber kautxu enpresan: langile bat garabi batetik amildu da, eta segituan hil da. 51 urte zituen eta Iruñekoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu