Lan istripua

Langile bat hil da Ortuellan, istripuan

Pabilioi bateko teilatutik erori da. 29 urteko gizonezkoa da hildakoa, Castrokoa.

2007ko otsailaren 23a
14:21
Entzun
Beste langile bat hil da gaur lan istripuan: Ortuellan (Bizkaia), pabilioi bateko teilatutik erori eta gero. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Osalanek esan dutenez, istripua 9:50ean gertatu da, Granada poligonoan.

CCOO sindikatuak esan du haize bolada baten ondorioz erori dela, zortzi metrotik. "Lan munduko odoluste honek gogoeta egitera behartu behar gaitu, eta gogor eta efikaziaz aritu behar du bakoitzak bere esparruan", esan du CCOOk. Astelehenerako protesta elkarretaratzea antolatu du.



Hildakoa, 29 urteko gizonezkoa da, Castrokoa (Kantabria, Espainia), eta Montajes Hermanos García Derio herriko enpresan egiten zuen lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.