Lan istripua

Langile bat hil da Sestaoko Izar ontzioletan izandako istripuan

Asteartean izan zuen ezbeharra eta harrezkero koma egoeran egon da. Gizonezkoa da hildakoa eta 49 urte zeuzkan. Beharginek 24 orduko geldialdia egitea erabaki dute.

2007ko uztailaren 23a
13:02
Entzun
Lehengo asteartean Sestaon (Bizkaia) Izar ontzioletan oso larri zauritu zen langilea hil egin da gaur. Koma egoeran egon da ordutik. Gizonezkoa da hildakoa eta 49 urte zeuzkan. Heriotza salatzeko eta haren senideei elkartasuna adierazteko, lantokian 24 orduko geldialdia egitea erabaki dute beharginek, bertako sindikatu denen babesarekin.

Langile hari makina batek lepoan oso zauri larria eragin zion asteartean, eta istripuaren zergatia ikertzen ari dira.

Torrelavegako (Kantabria, Espainia) Saja Industriak Naval ontziolarentzat behar egiten duen enpresa batean egiten zuen lana hildakoak.

LAB sindikatuaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hil den 74. langilea da. Horietatik lau, lehengo astean zendu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.