Lan ezbeharra

Langile bat larri zauritu da Azpeitian, bederatzi metrotik erorita

2009ko otsailaren 26a
18:08
Entzun
30 urteko langile batek lan istripua izan du gaur goizean, Azpeitian (Gipuzkoa). Larri zauritu da eta Donostiako ospitalera eraman dute, Zaintza Berezietarako Unitatera.

9:00ak aldera gertatu da ezbeharra, beste langile batzuekin batera lanean ari zela. Halako batean, kamioi bat, atzerako maniobra egiten hasi da, eta langileak ohartu direnean, paretik kentzen saiatu dira. Hiruk arazo handirik gabe lortu dute, baina beste batek metro bateko altuerako horma baten gainetik jauzi egin du, kamioiak harrapa ez zezan. Alabaina, paretaren beste aldean hutsarte handia zegoen, eta bederatzi metroko garaieratik erori da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.