Lan istripua
Langile bat zauritu da Barakaldon, beirazko ateak gainera erori zaizkionean
Barakaldoko (Bizkaia) Megapark saltokian lanean ari zela, beirazko ate batzuk erori zaizkio gainera Zornotzako (Bizkaia) emakume bati eta zauritu egin da.
DYAk elkarteak ohar baten bitartez jakinarazi duenez lan istripua goizeko hamarrak aldera izan da eta zauriak sendatzeko Gurutzetako Ospitalera eraman dute emakumea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu