Lan istripua

Langile bat zauritu da Bilboko Portuan beharrean ari zela

Garraiolari bat larri zauritu da gaur Bilboko Portuan. Antza denez, zama makina batek azpian harrapatu du behargina 14:30ak aldera. Gurutzetako Ospitalera eraman dute larri zaurituta.

2006ko irailaren 29a
19:31
Entzun
Eitbk plazaratutako datuen arabera, 38 urteko Casal enpresako langilea azpian harrapatu du zama makina batek. Bilboko Portuan ari zen beharrean eta istripuaren ostean larri zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.