Lan gatazka

Langile guztiek egin dute bat Bilboko autobusaren grebarekin, deitzaileen arabera

2006ko abenduaren 19a
19:50
Entzun
Goizeko zazpietatik bederatzietara bi orduko lanuztea egin dute TCSA Bilboko eta inguruetako autobus urbanoen enpresako langileek, hitzarmenaren negoziazio trabatuta dagoela salatzeko. 18:00etatik 20:00etara berriro egingo dute.

Lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egin ezinda daudela-eta lanuzteak antolatu ditu TCSAko langile batzordeak. Hain justu, langile batzordearen arabera langile guztiek egin dute bat aurreneko protestaldiarekin, 07:00etatik 09:00etara egin duten lanuztearekin. Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak bete behar zituztenak soilik aritu dira lanean.

Arratsaldean, seietatik zortzietara geldirik egongo dira berriro.

Gaur, 26an eta 28an lan txanda bakoitzeko bi orduko lanuztera deitu du langile batzordeak. Hilaren 21, 23, 29 eta 30rako, eta urtarrilaren 2,4,5,8,11 eta 12rako egun osoko greba deialdia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.