Abuztuaren 13an ugazabak jo eta mehatxatu egin zuela salatu zuen Tuterako Guardia Zibilaren eogitzan langile batek. Gainera, furgoneta batean gogoz kontra eraman eta Logroño (Errioxa, Espainia) inguruan utzi zuen, soldatarik ordaindu gabe,eta sortzez Portugalgoa zenez eta Espainiako herritartasunik ez zuenez, inolako babesik gabe.
Gizonezko horrek egindako salaketaren harira, ugazabak ikertzen hasi zen Guardia Zibila, eta langileei Espainiako herritartasunik ez zutela baliatuz, tratu txarrak ematen zizkiela ikusi zuten. Langileen eskubideak urratzea, mehatxuak, lesioak eta jendea indarrez atxikitzea leporatzen diete atxilotutako hiru gizonezkoei.
Lan harremanak
Langileei tratu txarrak ematea leporatuta hiru lagun atxilotu dituzte Nafarroan
Nafarroako Erriberako hiru bizilagun -Arguedasko bi eta Tuterako bat- atxilotu ditu Guardia Zibilak berentzako lanean ari ziren pertsonei tratu txarrak ematea egotzita. Polizia iturrien arabera, jipoien eta mehatxuen bidez lan eginarazten zien beharginei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu