Langileen batzordeak ez du zuzendaritzak egindako proposamena onartu; ezta ere bitartekari lanetan aritu den Nafarroako Gobernuak atzo proposatutako laudoa ere. Dena den, Gobernuaren proposamenak negoziazio bideak zabaltzen dituela onartu du, eta zuzendaritzari eskatu gaur amaitzen zen ultimatuma atzera botatzeko eta berriro elkarrizketa bideeari heltzeko. Azken hitza langileek, erreferendun bidez, eman behar dutela berretsi du langileen batzordeak.
Langileen batzordeak negoziaziorako deia berritu arren, itxura batean zuzendaritzak ez du aintzat hartu. Izan ere, eurek ezarritako epea amaitu eta lasterrera jakinarazi dute Nafarroako inbertsioak "dezeleratzeko" plana jarri dutela abian; hau da, Landabengo produkzioa murriztekoa. Besteak beste, Polo autoen ekoizpena beste leku batzuetara eramango duela iragarri du: astelehenean bertan, Bratislavako lantegiko plantila indartzeko jendea kontratatzen hasiko dira Poloak egiteko.
Azkenaldiko greba eta lanuzteen ondorioz, Nafarroako lantegiko langileengan zuen "konfiantza" galdu duela argudiatu du Volkswageneko zuzendaritzak.
Lan Gatazka / Volkswagen
Langileek bere proposamena onartu ez dutenez, Nafarroan inbertsioak "dezeleratzeko" plana abiatu du Volkswagenek
Vokswageneko zuzendaritzak gaur 13:00ak arteko epea eman zien Landabengo (Nafarroa) plantako langileei lan-itunaren inguruan egindako azken proposamena onartzeko. Langileek, ordea, ez dute halakorik onartu, eta, ondorioz, Nafarroan inbertsioak "dezeleratzeko" plana jarri duela martxan iragarri du Volkswagenek. Beste hitz batzuekin esanda, Poloaren ekoizpena beste leku batzuetara eramateko plana jarri du abian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu