Langraitz kartzelako erizaindegian berogailurik gabe daude egunotan
Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, Langraitz (Araba) espetxeko erizaindegian azkeneko hamar egunetan "eta hotz hauekin" berogailurik gabe daude preso gaixoak. "Berokiak eta mantak behar dituzte", dio elkarteak. "Kartzela, erakunde publiko bat dela jakinda, oso tratu umiliagarria eta iraingarria da. Torturen nazioarteko erakundeek tratu txartzat dituzte halakoak, preso gaixoen osasuna okertu egiten delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu