Gizartea

Lankidea hil duen gizonezkoa entregatu egin da, Sestaon

2007ko urtarrilaren 23a
12:39
Entzun
Gaur goizean Santoñan (Kantabria, Espainia) eraikuntza lanean lankide bat hil du gizonezko batek, labanaz, eta ordu batzuetara entregatu egin da, Ertzaintzara joanda, Sestaon (Bizkaia). Lankidea hiltzean, ustezko erasotzaileak ihes egin du -Barakaldo, 22 urte-, bere autoarekin istripua izan du Santoñan bertan eta, auto bat lapurtu ostean, ihesean segitu du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, ustezko erasotzailea euren egoitzara joan da gero, eta lankidea hil izana aitortu du. Atxilotu egin dute.

Hildakoa, Pamames herrikoa da (Kantabria). Herrizaingo Sailak jakinarazi du atzo arratsaldean biek lanari buruzko eztabaida izan zutela eta gaur goizean segitu dutela, erasoa gertatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.