Jokin Aperribai Realeko Fundazioaren presidenteak eta Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko presidenteak izenpetu dute akordioa gaur goizean. Kilometroen alde lagunarteko partida bat antolatzeko konpromisoa hartu du Real Sociedad Fundazioak, "ahal bada jaia izango den herri berean —Andoainen—".
Aurten Kilometroak urriaren 7an izango da Andoainen Aita Larramendi Ikastolak antolatuta. Derbiaren gertutasunaz baliatuz, Ikastola horretako 11 ume Realeko jokalarien eskutik aterako dira zelaira. Beste hainbat ekintza antolatu dituzte, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian ahalik eta jende gehien elkartzeko.