Lanorduak nola murriztu erabakitzeko eskubidea onartu diote andre bati
Lanorduen murrizketa eskatu zuen emakume batek eskubidea du murrizketa hori nola egin erabakitzeko; alegia, lanorduak langileari berari komeni zaion erara murrizteko. Horrela aitortu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzako langile bati. LAB sindikatuak eman zuen ebazpenaren berri, atzo. Lanean hasteko ordua 10:15era atzeratzeko eskatu zuen langileak, semea eskolara eraman ahal izateko. Aukera horri ezetz erantzun zion Jaurlaritzak. Iazko urtarrilean, Gasteizko administrazio epaitegiko3. aretoak arrazoia eman zion langileari, eta erabaki hori berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu