Lantarongo zentralaz eztabaidatuko dute Espainiako Gorteetan

Enrique Mujika Espainiako Arartekoak azpimarratu du energia ekoiztean ingurumen kalteak eragiten direla

2009ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Lantarongo ziklo konbinatuko zentral termikoari buruzko eztabaida Espainiako Gorteetara eramango du Enrique Mujika Espainiako Arartekoak. Mujikaren ustez, energia ekoizten denean, ingurumenari kalte egiten zaio, eta, haren ustez, horretaz ohartu behar du Espainiako Energia Politika eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiak. Hau da, zuzendaritza horrek ingurumenaren alorrean ere eskumenak dituela barneratu behar du, Espainiako arartekoaren ustez.

Espainiako Arartekoak ekimen horren berri eman die Lantarongo (Araba) eta Mirandako (Espainia) Zentral Termikorik Ez Plataformako kideei. Aipatu plataformak Enrique Mujikarengana jo zuen babes eske, «oso kaltetuta» dagoen toki batean zentrala egin ez zezaten. Egindako eskaria aintzat hartu du Arartekoak plataformari emandako erantzunean. «Energiaren kudeaketa moderno batek ezin du arduratu ekoizpenaz bakarrik, eta ezin dituutzi beste batzuen esku ekoizpen horren eraginak», azaldu zien Mujikak bidalitako agirian.

Eskaria, bide askotatik

Zentralaren egitasmoa gelditzeko Europako legebiltzarkide batzuengana jo du plataformak babes eske. Garapen Iraunkorraren Aldeko Lurralde Gobernuen Nazioarteko Sarean ere salatu dute egitasmoa. Horretaz gain, Espainiako Industria eta Ingurumen Ministeriora igorri dute iragan urtean egindako herri galdeketaren emaitza, non herri guztiak agertu ziren egitasmoaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.