Lanuzte gehiagora deitu dituzte sukalde langileak
IRUÑEA. CCOO, ELA eta LAB sindikatuek lan etenaldietara deitu dituzte Nafarroako erietxeetako sukaldeko langileak. Abenduaren 14an eta 28an ordubeteko etena egingo dute; hilaren 22an, berriz, bi ordukoa. Nafarroako Gobernuak sukaldeko zerbitzua pribatizatzeko duen asmoa salatu nahi dute sindikatuek protestekin. Azaroan hiru egunean egin zituzten lanuzteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu