ELAk, SMEk eta SATSEk eman dituzten datuen arabera,Gurutzetako erietxeko langileen %65ek egin du bat grebarekin, San Eloy ospitaleko %70ek, eta Ezkerraldeko, Enkarterriko zein Uribe Kotako lehen arretako zentroetako beharginen %80k.
Zehazki, Gurutzetako erietxean kirurgia plastikoko, neurokirurgiako, bihotz kirurgiako eta kirurgia orokorreko kirofanoetan ez dela lanik egin, eta ospitalizazio, zainketa bereziko, suspertzeko eta larrialdiako plantetan, berriz, gutxieneko zerbitzuak baino ez direla eman azaldu dute.
Ezkerraldean eta Enkarterrian, berriz, Santurtziko, Barakaldoko, Portugaleteko, Trapagako eta Muskizko oinarrizko eremuak itxi dituzte, eta Arrieta, Erandio,Fruiz, Gamiz, Loiu, Algorta, Astrabudua, Sopela, Derio, Areeta, Mungia, Sondika eta Zamudiokoak Uribe Kostan. San Eloy ospitalean, berriz, kirofanoak zein kontsultak egon dira itxita.
Osakidetzak, ordea, oso bestelako datuak eman ditu: Gurutzetako Ospitalean eta San Eloy erietxean grebaren jarraipena %4,7koa eta lehen arretako zentroetan %20,1ekoa izan dela plazaratu du. Ondorioz, osasun zentro horietan guztietan normal lan egin dela.
LAB sindikatuaren ustez ere, "porrot handia" ari da gertatzen aipatutako hiru sindikatuak txandaka txandaka osasun zentroetan egiten ari diren lanuzte sorta, eta horregatik, "mobilizazio artifizial" hori bertan behera uzteko eskatu die.
ELA, SME eta SATSEren iduriko, Osaskidetzak proposatutako lan hitzarmenak ez ditu "langile guztiei eragiten dieten gutxieneko aldarrikapenak jasotzen". Aldiz, LABek, CCOOk eta UGTk siantu egin dute ituna, eta korporatibismoz, langile sektore txikien alde, jokatzen aritzea leporatzen diete beste sindikatuei. Nolanahi ere, ELAk, SMEk eta SATSEk dute gehiengoa Osakidetzan.
Osakidetzako lan gatazka
Lanuzteak eragin handia izan du ELA, SME eta SATSE antolatzaileen arabera; porrota izan da Osakidetzaren eta LABen ustez
Osakidetzako zuzendaritzak proposatutako lan hitzarmenarekin ez daudela ados eta, lanuztera deitu dute gaur ELAk eta medikuen SME zein erizainen SATSE sindikatuek Bizkaiko hainbat osasun zentrotan. Gustura agertu dira hiru sindikatuak deialdiak izandako erantzunarekin: lanuzteak eragin handia izan duela adierazi dute. Osakidetzaren zein grebaren kontra dagoen LAB sindikatuaren arabera, ordea, "porrota" izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu