Hiru eskaera zehatz izango ditu Azpeitian larunbatean egingo duten manifestazioak:
1. Lapatx ixteko. Zabortegian sortzen diren metanoak eta lixibiatuek ingurumenari eta bizidunei egiten dien kalteagatik, eta "kiratsarengatik" zein arratoiengatik, lehenbailen ixteko eskatuko dute.
2. Erraustegia gelditzeko. Osasunean eragin ditzakeen kalteengatik; ingurunean eragiten dituenengatik, eta "errausketa plantaren atzean dauden interes ekonomikoengatik".
3. Azpeitian birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatuko dituen sistema eraginkor bat ezartzeko. Hondakinen %80 baino gehiago birziklatuko lukeen sistema bat jartzea, eta auzokonpostari bultzada ematea.
Hiru eskaera horiekin, 18:30ean aterako da manifestazioa, plazatik.