Orain arte, iparraldetik zetorren gas hodia Arrangoitzen gelditzen zen, hegoaldekoa, aldiz, Irunen. Urruñako neurketa estazioan egin zuten estreinako ekitaldia, Urruña eta Biriatu bereizten dituen muinoen itzalean, zeru estaliaren freskuran. Urrunera ageri da mendian marra bat, zuzen-zuzena. Naturgas Energiak eta TIGF (Total gas) konpainiek 25 milioi euro inbertitu dituzte urte batetik gora iraun duten obra horietan.
Inbertsioaren araberako ekitaldia antolatu zuten atzo. Obrei buruzko erakusketa eta bideoa erakutsi eta koktela zerbitzatu zieten, agintari politikoak iritsi bitartean, ekitaldiaren hastearen beha zeuden berrehun bat ttattardunei. Ministroak iritsi ziren azkenik. Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria, Jose Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Daniel Poulou Urruñako diputatua eta beste hainbat agintari inguratu zitzaizkion Urruñako zentroko arduradunari, zentroa bisitatzeko. Agintari guztiek kasko horia soinean jarraitu zituzten haren azalpenak, ekitaldia hasi baino lehen.
LEHEN URRATSA. Maleta marroia eskuan eta traje beltz marraduna soinean, arduradunak esplikatu zien Urruñako zentroa «oso ziurra» dela eta «bazterrak ahal bezain gutxi itsusteko moduan» eraikia dela. Gas hodia bera «ingurumena errespetatzeko, ahal bezain traba gutxi egiteko eta kutsadura mugatzeko gisan» eraiki dutela azaldu zuen Yves-Louis Darricarrere Total konpainiako gas eta argindar saileko zuzendari nagusiak.
«Gasa garraiatzeko gaitasuna ez bada nahikoa, merkatuak ez du ahalbidetuko gure nahiak zinez irekitzea. Eta larriena, gas hornikuntzaren segurtasuna arriskuan izanen da, gaitasun faltagatik», gehitu zuen Total konpainiako arduradunak.
Gasa garraiatzeko azpiegitura handien eraikitzeko bidean ez dutela atzera eginen hitz eman zuen Manuel Menendez Naturgas Energiako lehendakariak. Jose Montillak argi utzi zuen etorkizunean Europako Batasunaren baitan gasaren eta argindarraren merkatua zabaldu eta politika komuna garatuko dutela. Marokotik eta Aljeriatik gasa garraiatzeko asmoa ere agertu zuen.
François Loosek ere merkatu horri begirako azpiegitura gehiago hitz eman zuen. Zuberoa eta Nafarroa lotzen dituen gas hodia bikoizteko xedearen berri eman zuten. 1993an zalaparta handiarekin sortu zuten gas hodiak Norvegiako gasa garraiatzen du. Orain beste norabideko jarioa ere zabaldu nahi dute, Espainiatik eta Aljeriatik datorren gasa bideratzeko.
Distantzia handi horien erdian Euskal Herriko biztanleek ere gas hori kontsumituko dutela oroitarazi zuen ia bakarra Juan Joxe Ibarretxe izan zen. «Mugaren bi aldeetako euskaldunek behar duten gas horniketaren bermea eta segurtasuna indartzen lagunduko digu azpiegitura honek». Sinbolo gisa hartu zuen hodia, «bi aldeetako euskaldunon arteko loturaren adierazgarri baita», eta baita Europarekin «beste konexio bat» ere.
[email protected]
«Hartu dugun bidea atzeraezina da, eta beste urrats batzuk izanen dira gasaren merkatuan»
MANUEL MENENDEZ
NATURGAS-EKO LEHENDAKARIA
«Gasa garraiatzeko ahalak ez badira nahikoak, gas hornikuntzaren segurtasuna arriskuan izanen da»
Yves-Louis Darricarrere
Total konpainiako gas eta elektrizitate saila
«Bi aldeetako euskaldunen arteko loturaren eta Europarekiko loturaren adierazgarri da Euskadour»
Juan Joxe Ibarretxe
EAE-ko lehendakaria
«Europako Batasunean barne merkatua eta gas eta argindar arloko politika komuna garatu nahi dugu»
Jose Montilla
Espainiako industria ministroa
Azpiegitura gehiago sortuko ditugu Frantziara Espainiako eta Aljeriako gasa garraiatzeko
François loos
Frantziako industria ministroa
Euskal Herriaren
lur azpikolotura
Kontsumitzaileari berdin dio etxera heltzen zaion gas naturala Norvegiakoa edo Aljeriakoa den, baina Euskadourren bidez gasa lortzeko beste bide bat lortu dute Ipar eta Hego Euskal Herriko herritarrek.JOxerra Senar
Donostia
Donibane Lohizunetik Biriaturako bidean Euskadour dioenkartel bat dago, eta izen hori arrotza egingo zaie bertatik igarotzen diren gidari askori. Trenbideak eta errepideak ikus daitezkeen azpiegiturak baitira; gasbideak, aldiz, ikusezinak dira, lur azpitik baitoaz. Ikustenez diren arren, ezdu esan nahi garrantzi txikia dutela. 2010ean gas naturala Euskal Autonomia Erkidegoko energia iturri nagusia bihurtuko da, eta erronka horri erantzun nahi dion azpiegituretako bat izango da Euskadour.
Urrian lotu ziren mugaren bi aldeetako hodiak, baina atzo inauguratu zen ofizialki obraren lehen fasea, Irun eta Arrangoitze artekoa .Dena ondo badoa, 2010erako Lussagnet (Akitania, Frantzia) eta Bilbo lotuko dituen hodiak amaitua egon beharko du.Batetik, azpiegitura horrekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakohiritarrek Europa iparraldetik datorren gas naturalaetxeraino heltzeko aukera izango dute. Besteak beste, munduko gas erreserbarik handienak dituen Errusiarekin du lotura Europako gas sareak. Bestetik, Ipar Euskal Herriko zein Frantziako hiritarrek Bilboko portura itsaso bidez heltzen den gas naturalera sarbidea izango dute.
Aspalditik egon da Eusko Jaurlaritzaren asmoen artean, Aljeriatik at, gas hornidura dibertsifikatzeko asmoa. Hala, 1993ko urriaren 27an Jon Gangoitik, garaiko EAJko senatariak, Luis Maria Atienza orduko Espainiako Energiako idazkaria nagusiari galdetu zion ea EAEko gas sarea Frantziahego mendebaldeko sarearekin lotzeko aukerarik ba ote zegoen. Atienzak argi utzi zion gas sareen lotura ez zegoelaFrantziako Gobernuaren lehentasunen artean: «Ez Frantziako Ministerioak ez Gaz de Francek ez dute inoiz Euskal Herriarekin sarea lotzeko alternatibarik planteatu».
GAS KONTSUMOA GORA. Hamahiru urteotan energiaren mapa nabarmen aldatu da, eta errealitate horrek aldarazi ditu ziurrenik Espainiako zein Frantziako gobernuen ikuspuntuak. Batetik askoz etxebizitza gehiagotara heltzen delako gas naturala gaur egun; bestetik, gas emisioak murriztu nahian, gas naturalaren aldeko apustua egin dutelako enpresa askok(papergintza, zementugintza, beiragintza, altzairugintza...); eta, azkenik, ugaritzen ari diren ziklo konbinatuko zentralekgas naturala behar dutelako barra-barra...
Adibidez, EAEn bakarrik, 3,6 bider handitu da gas kontsumoa 1993tik 2004raartean. Eta etorkizunean are gehiago handituko da. Eusko Jaurlaritzaren2000-2010 estrategia planak petrolioarekiko menpekotasuna gutxitzen joatea, eta, neurri berean, gas naturalaren eragina handitzea bilatzen du. 2010ean, EAEko energia kontsumoaren erdia (%52) gas naturala izatea da helburua.
Beste zifra batzuekin, baina gas naturalaren aldeko apustua egiten ari dira Nafarroan, Iparralden, Frantzian zein Espainian. Ondorioz, etorkizuneko energia eskariari erantzun nahian, oraingo azpiegiturak sendotu eta berriak eraikitzeko lasterketa betean dira enpresak, beti ere gobernuen koordinaziopean.
Euskadour da horietako bat. Behin lehen fasea amaituta, galtza bete lan dute bai Naturgas Energiak zein Total Infraestructures Gaz de Francek (TIFG), gasbidea eraikiko duten bi enpresek. Naturgasek espero du urte amaierarako bigarren fasea hasteko baimenak edukitzea. Gaur egun Bergaratik Irunera doan gasbidearen ahalmena handituko egingo du ondoan beste gas hodi bat sartuz.
TIFGk, bere aldetik, Peyrehoradetik Couduresera egingo du. Hirugarren fasean, TIFG Peyrehorade Arrangoitzerekin lotuko du, eta amaieran, Naturgasek Arrigorriaga eta Bergara arteko gasbidea indartuko du. Behin dena amaitutakoan TIFGk Bilbotik datorren gasa izango du eskura, eta Naturgasek Europa iparraldearekin lotzen duen gas sarera izango du sarbidea. Era berean, Europako gas biltegi handienarekin zuzenean lotura edukiko du (Lussagnet). Oraingo loturari esker,500 milioi metro kubiko gas trukatzeko ahalmena izango dute biek, baina Euskadour osoa amaitutakoan, handiagoa izango da ahalmena.
Bi konpainien asmoak ez dira hor amaitzen. Naturgasen jabeak, HidroCantabricok taldeak, gasbidea lehenik Asturiaseraino (Espainia), eta gero Portugaleraino hedatu nahi du. TIFGk, bere aldetik, Bordele aldean gasifikazio planta bat eraiki nahi du. Kontsumoaren igoeraren aurrean, azpiegiturak sendotu nahi direla adierazten dute bi adibidebaino ez dira.
Euskadour
Nondik nora. Lehen fasea, Irundik Arrangoitzera artekoa da. 28 kilometroko luzera du guztira.Egileak. Naturgas Energia eta Total Infraestructure Gaz de France.Lehen fasean Naturgasek bi kilometro egin ditu, Bidasoa zeharkatuz.
Inbertsioa. Lehen fasea 25 milioi eurokoa. Lau faseek, guztira, 180 milioi euroko aurrekontua dute.
Obra guztia. Lussagnetetik Bilbora luzatuko da. 318 kilometro izango ditu guztira, eta 2010ean amaitzea espero da.