Baionako, Ziburuko eta Hendaiako (Lapurdi) herriko tabernetan sartu zen azaroaren 14an Frantziako Polizia, "ETAren finantzaketari buruzko inkesta" baten barnean, eta gaur ostatu haietako arduradunek operazioa "muntaia" izan zela salatu dute. Deklaratzera deitzen badituzte, ez direla joanen agertu dute, "intsumiso" izanen liratekeela.
Poliziak zehaztu zuen ez zela "iraultza zergaren inguruko inkesta", baizik eta "diru biltzearen bidez ETA finantzatzearen ingurukoa".
Hain justu, Xilko (Baiona), Tana (Ziburu) eta Kanttu (Hendaia) herriko tabernak miatu zituen Poliziak, Laurence Le Vert epailearen agindupean.
Politika
Lapurdiko hiru 'herriko tabernetako' arduradunak ez dira deklaratzera joanen
Poliziak azaroaren 14an miaketak egin zituen Baionako, Ziburuko eta Hendaiako hiru ostatutan, eta hauen arduradunek "muntaia" izan zela salatu dute. "Intsumiso" izateko prest dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu