Migrazio politikak

Lapurdiko mugan legez kanpo egiten diren kanporatzeak deitoratu ditu SOS Arrazakeriak

Iaz 4.763 kanporatze inguru izan ziren Hendaian, beste horrenbeste Kataluniako mugan; aurten ja gaindituta dago kopuru hori.

Etorkinak Irunen, muga pasatzeko zain. GORKA RUBIO, FOKU
arantxa iraola
2018ko azaroaren 28a
07:02
Entzun

Arrazakeriari buruzko salaketen inguruko txostena aurkezten du urtero SOS Arrazakeriak; aurten, propio, Irunen (Gipuzkoai) egin dute lanaren aurkezpena migratzaileek bertan Lapurdirako bidean muga igarotzeko dituzten arazoak salatzeko.

Erakundeko abokatu Mikel Mazkiaranek esan du lege euskarririk gabeko kanporaketak egiten direla sarri, pertsonen larruazalaren kolorea aintzat hartuta egiten direla kanporaketa horiek eta "arrazakeria instituzionala" dela hori, gogor salatu beharrekoa. "Prozedurarik gabeko kanporaketak dira, gainera". Schengen eremuan horrelakorik ezin dela egin oroitarazi du eta Frantziaren jokatzeko era horren aurrean, Espainia ez dela ari erantzun irmorik ematen. "Ez dute nahi arazoa ikustea".

Aldiz, SOS Arrazakerian arazo larritzat dute. "Hainbat sindikatuk eman dituzten datuen arabera, orduan 10-15 kanporatze egin izan dira". Datuak argitzea, ordea, zail dela onartu dute. Migratzaileak artatzeko abian diren zerbitzuen harira, aurrera pauso batzuk onartu dituzte, baina "aurreikuspen" handiagoarekin jokatu beharko litzatekeela esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.