Gertakaria

Lapurreta egin dute Euskadiko Kutxaren Ibarrako bulegoan

60.000 euro ebatsi dituzte gaur goizean Ibarrako (Gipuzkoa) Euskadiko Kutxaren bulegotik. Pistolarekin armatutako pertsona bat sartu da banketxearen egoitzara, barruan langile bat zegoela, eta hura erretenituta eduki du segurtasun sistemak kutxa irekitzen utzi dion arte.

2005eko maiatzaren 16a
11:13
Entzun
Bezeroentzako ireki gabe zegoen oraindik Euskadiko Kutxaren Ibarrako bulegoa lapurra sartu denean. Hain justu, langile bakar bat zegoen egoitzan, eta pistolarekin mehatxu eginda erretenituta eduki du kutxetatik dirua hartu bitartean.Segurtasun sistemak denbora tarte luzea igaroarazten du kutxa irekitzeko agindua eman eta gauzatzen den arte. Horregatik, denbora dezentez egon da langilea erretenituta. Guztira, 60.000 euro eraman ditu lapurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.