Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ekainaren 26an eta 27an eta joan den astean lapurretak izan ziren Donostiako "maila oneko" hiru jatetxetan.
Ertzaintzaren ustez, hiru lapurretak talde berak egin ditu, kasu guztietan modu berean aritu baitira: atzeko aldetik sartu dira lokaletara, alarmak indargabetu dituzte eta dirua eraman dute.
Hainbat hedabidek zabaldu duten informazioaren arabera, Arzak, Akelarre eta Saltxipi dira jatetxe horiek.