Frankismoan eta ondorengo hamarkadan lapurturiko haurren auziarentzako fiskala hurrengo egunotan jarriko du Espainiako Fiskaltzak. Hala ziurtatu du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Fiskalaren lana lurralde bakoitzeko fiskalen lana koordinatzea eta salaketak aztertzea izango dela aurreratu du Mendiak. Fiskala Anadir legez kanpoko adopzioengatik kalteak izandako pertsonen elkartearekin bilduko dela ere jakinarazi du.
Haur lapurretaren harira sei salaketa egon dira EAEn. Bizkaian lau jarri dituzte, eta Bizkaiko Auzitegiko fiskalak ez du erabaki oraindik berak aztertuko dituen edo Ikerketa Auzitegiaren esku utziko dituen. Gipuzkoan bi salaketa ipini dituzteL: Irunen eta Donostian. Araban fiskalak ez du salaketarik jaso, baina Gasteizko kasu bat ikertzen ari dira.
Salaketez gain, EAEn denera 70 kasu daudela azaldu du Anadirrek. Nafarroan 20 kasu daude.
GIZARTEA
Lapurturiko haurren auzia aztertzeko fiskala aurki jarriko dute
Lurralde bakoitzeko fiskalen lana koordinatuko du, eta auziagatik kaltetutakoen elkartearekin bilduko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu