Lapurtutako umeen kasu guztiak Espainiako fiskal batek koordinatuko ditu

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Lapurtutako umeen kasuen ikerketa guztiak koordinatuko dituen fiskal bat izendatuko du Espainiako Fiskaltza Nagusiak datozen asteetan, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak aurreratu duenez. Hau da, ikerketak probintzia auzitegien ardurapean egon arren, Espainiako Fiskaltzak koordinatzeko erreferentziazko fiskal bat ezarriko du. Kasuak ikertzeko fiskalak edo epaileek DNA probak eskatzen badituzteEHUk egingo dituela aurreratu du Idoia Mendiak. Horiek EAEko Lege Medikuntzako Institutuarekin elkarlanean egingo ditu, edota Espainiako Toxikologia Institutuarekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintzia auzitegietan aurkeztu diren salaketen artetik zazpi kasutan eginbideak hasi dituztela aurreratu du sailburuak: lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban. Azkenik, lapurtutako jaioberrien auziko biktimei babes psikologikoa emango zaiela berretsi du Mendiak. EAEko Biktimaren Arreta Zerbitzuaren bidez emango da laguntza hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.